ongietorri

‘Ongietorri’ erakusketa eleanitza gizartearen formazioa eta kontzientziazioa xede duen tresna da; honi esker, hiritarrok migrazio fluxuen oinarrien nondik norakoak, behartuak diren milioika pertsonen lekualdatzeen arrazoi estrukturalen izaera, Europan gauzatzen diren politika arrazistak, emakume migratzaileen papera eta gizartearen elkartasun kanpainak hobeki ezagutzeko aukera izanen dugu.

Web orri hau bitarte, bisitariek erakusketa osatzen duten 10 panelak barna nabigatzeko aukera izanen dute. Web hau tresna bizia eta eleanitza da, astero bideo, txosten eta ikerketekin hornitua izango baita.

Partzuergo hau osatzen dugun lau erakundeen izenean ongietorria emateaz gain, harrera duinaren alde lan egiten duten eskualde zein tokiko plataformetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Guztion indarrak batuta arrazismoaren eta militarismoaren kontrakoa den berdintasunezko gizarte feminista eraiki ahal izango dugu. Gure herri zein hiriak guztion eskubideen alde borrokatuko dira gutxi batzuen pribilegioen aurrean.

Orain, inoiz banio gehiago, ONGIETORRI!

Gurekin harremanetan jartzeko bidali posta elektronikoa ondoko helbidera: nafarroa@sodepaz.org