Emakume migratzaileak

Emakumeak ez dira jada soilik euren senarren eskutik ‘ekarriak’ diren horiek; askok euren berezko proiektu migratzailea finkatzen dute, burujabeak dira, ez inoren itzala.

Migratzaileak diren emakumeak ez dira zaurgarriak, ez bada zaurgarriak bihurtzen dituztela. Indarrean dagoen aparatu politiko-militar-judizialak badu zeresanik prozesu horretan. Izan ere, aparatu hori elikatzen duen sistema arrazaren araberako kontroletan, kriminalizazioan, giza eskubideen bortxaketan, kanporaketetan eta askatasun gabezian (Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak bitarteko) oinarritzen da. Horiek dira emakumeak egoera zaurgarrian kokatzen dituztenak.

Betidanik, emakumeek menpeko posizioa bete izan dute sistema kapitalista heteropatriarkalaren barruan, are menpekoagoa bihurtzen dena emakume migratzaileen kasuan. Gainera, arautu gabeko egoera administratiboan egoteak egoera okertzen du.