Ingurumenari loturiko migratzaileak

Ingurumenari loturiko migrazioak XXI. mendeko arazo politikorik handienetarikoak bihurtuko dira goiz: fenomeno konplexua zeinari eman zaizkion erantzun politikoek bat-bateko hondamendi naturalei arreta jarri dieten, ez ingurumenaren degradazioak epe luzera izanen dituen ondorioei.

Argi dago aldaketa klimatikoak behartuak izanen diren migrazioen kopurua handitzea eragingo duela. Azken urtetan agintean egon direnek ez dute ezer egin arazoari aurre egiteko eta dagoeneko, nahiz eta azken orduko neurri erradikalak ezarri, berandu da berotze globala iraultzeko.

Egun, ingurumenari loturiko migratzaileak 25 milioi dira eta horietatik %92 milioi herrialde txirotuetan bizi da. Malik, adibidez, ez du berotegi efektua sortzen duen gasik isurtzen baina bera da aldaketa klimatikoa gehien pairatzen ari den herrialdea. AEB da munduan isuri kopuru handiena sortzen duen herrialdea.

Bangladesh beste adibide on bat da; izan ere, aldaketa klimatikoaren ondorioak pairatzen lehenetarikoa izanen da, nahiz eta migratzaile gehienak Afrikan egonen diren. Hauetatik gehienak kontinentean bertan geratuko dira eta, gainontzekoak, Europara etorriko dira. Proportzioa ez da oso handia izango baino europar hiritar askori jasangaitza irudituko zaie.

Share this...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter