Hiritarren elkartasuna

Migratzaileen etorrerari Europar Batasunak eman dion erantzun lotsagabearen aurrean, 2015. urtetik hona salaketa eta gizartearen sentsibilizazioa helburu dituzten hamaika mugimendu, plataforma, sare eta erakunde inoiz baino sendoago dihardute.

Horrela, Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak sortu dira eta, Nafarroan zehazki, Hiritar Harrera Ekimenek (Iruñea Harrera Hiria kasu) bere gain hartu dute salaketa eta sentsibilizazio lan hori. Hiru urteko elkarlanaren ostean ondokoak lortu dira: Harrera Protokoloa Nafarroan, San Ferminetako txupinazoa botatzeko hautagaitza eta gizartea mugiarazteko ekitaldi eta kanpaina handiak. Hau guztia, Espainiako Gobernuari presio egiteko eta tokiko politika inklusiboak sortzeko bitartekoa izan da.

Gobernu zital eta axolagabekoen aurrean, Herrien ordua da. Herriak bakarrik salba dezake Herria!

Informazio gehiago


EUROPAREN EGITURAZKO KRISI BAT DA, EZ ERREFUXIATUEN KRISIA

Manoli Etxeberria Ramajo, Ongi Etorri errefuxiatuak plataformako kidea http://irutxulo.hitza.eus/2018/06/29/europaren-egiturazko-krisi-bat-da-ez-errefuxiatuen-krisia/ Zer iruditzen zaizue errefuxiatuen krisia delakoa?Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma zenbait erakundek eta pertsonek osatzen dute, eta migrazio-politikek pertsonengan dituzten ondorioak salatzea dute xede. Guk duela asko esan genuen ez dela errefuxiatuen krisia. Guretzat Europako hainbat gobernuk erabiltzen duten terminoa da, hiritarrei iritsiera masibo eta inbasibo itxura …
Share this...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter