Gatazka armatuak

eta mugen militazioa

Azken urtetako gatazka armatuek 65.3 milioi desplazatu eragin dituzte. Horien artean, ia gehienak Siria, Afganistan eta Somaliatik ihes egin duten pertsonak dira. Barne desplazatuei dagokionez, aldiz, gehienak Kolonbia, Siria eta Iraken kokatzen dira. Hau guztia, Yemenek pairatzen duen hondamendi humanitarioa kontuan hartu gabe.

Mendebaldeko potentzia handiek, gatazka horietan parte hartzen duten bitartean, euren mugak babesteko dirutza xahutzen dute. Horrek, arma eta babeserako teknologia militarren salerosketa handitzeaz gain, giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeekin akordioak sinatzea ahalbidetzen du.

“Errefuxiatuen krisiari” Europak eman dion erantzunak mugen kontrola areagotzea besterik ez du eragin, bai lurretik (harresien altxatzea) bai eta uretik ere (Mugen eta Kostaldeen Europako Guardia Agentziaren sorrera). Mugen militarizazio honek ohiko migrazio ibilbideen aldaketa eragin du, mugimenduan dauden pertsonak bide
arriskutsuagoak erabiltzera bultzatuz (Libia edo Egipto adibidez). Legez kanpokoak diren ‘itzulketa beroen’ normalizazioak, Afrikako herrialdeekin akordioak lortzea ezinbestekoa bihurtu du, horiek baitira gu Europatik kanporatzen ditugun pertsonak hartzen dituztenak, nahiz eta lurralde horiek ez dituzten giza eskubideak babesten.

Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan egoera oso antzekoa da; harresia
eraikitzearekin batera, mugen kanpora ateratze prozesua egunetik egunera sendoagoa da. Horrela, egun, Estatu Batuetako agintariek Guatemala eta Belice diruz hornitzen dituzte herrialde horiek pertsona migratzaileak kontrola eta geldiaraz ditzaten.

Share this...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter