Bazterkeria politikak

eta migratzeko eskubidearen ukazioa: europa eta espainiako estatua

Europar Batasunak harrera eta pertsona migranteen eskubideen
kontrakoa dela argi adierazi du. Egun, harrera kuoten %16a besterik ez
da bete. Aldi berean, eta Turkiari bere herrialdean migranteak gorde
ditzan urtero Batasunak ordaintzen dizkion 6.000 milio euroei esker,
horien eskubideen bortxatzea ahaztu eta Europako mugen kudeaketa
beste negozio azpikontratatu bat bilakatu da.

Espainiak ere ez die bere betebeharrei erantzunik eman; harrera kuotak
ez betetzeaz gain, beroan egindako kanporaketak gero eta gehiago dira,
indarraren erabilera areagotu da eta Atzerritarrak Barneratzeko
Zentroetan dagoen pilaketa aurrekari guztiak gainditu ditu.

Share this...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter