Baliabideen espoliazioa

Behin deskolonizazio prozesua bukatuta, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan dauden herrialdeekiko kapitalismoak gauzatu dituen ekintzek, amaigabea den baliabide natuaralen lapurreta eta bertako eskulanaren ustiapena eragin dute. Hori guztia, batetik, herrialde garatuetan zerbitzuak eta kontsumorako ondasunak izateko eta, bestetik, multinazionalen mozkinak puzteko. Politika hauen ondorioa? Bizirauteko bitartekorik gabe, tokian tokiko biztanleek migratzera behartuta ikusten dute euren burua.

Ondokoak ere eragiten dituzte mendebaldeko herrialdeen politikek:

  • Bertako ekoizpena desagertarazten duen lurren konfiskatzea abeltzaintza intentsiboa edo jakien ekoizpen industriala gauzatu ahal izateko.
  • Ingurumena kaltetzen eta egitura ekonomikoa mugatzen duen erauzketan oinarrituriko meatzaritzaren gaindimentsionamendua.
  • Bertako arrantzaren kanporatzea atzerriko ontzi erraldoein mesedetan.
  • Baliabide hidrikoen espoliazioa industriaren eta esportatzeko diren laboreen eskutik gauzatua.
Share this...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter